19API2024

Iganderako prest, ALDAKETA DA ORAIN

Igandeko hitzordua bertan da, Euskal Herriaren zati batentzat zita garrantzitsua. Hainbat ekitaldi eta lan burutu ditugu azken egunetan herritarrek aldaketaren alde bozka eman dezaten, EH Bildu bozka dezaten. Barruan hainbat argazki.


Gehiago
19API2024

Asteburuko partidak

Udaberriko txapelketen 2. jardunaldia dugu aste honetan.


Gehiago
18API2024

Herriko jaien diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa

Ostiralean, hilak 19, egingo da Zaldibiako festen diseinu eta antolakuntzarako lehen saioa. Arratsaldeko 18:00etan udaletxeko batzar aretoan. Ordubeteko iraupena izango du eta herritar oro dago gonbidatuta. Informazio gehiago, jarraian.


Gehiago
17API2024

Mendi elkartearen oharra Donostia-Pasaia ibilbideari buruz

Mendi elkarteak iganderako, apirilak 21, antolatu duen ibilaldiak sekulako harrera izan du, eta bi autobus bete dira azkenean. Horren ondorioz, abiatzeko ordua 08:30era aurreratu behar izan da, hasiera bateko 09:30en ordez.


Gehiago
17API2024

Auzolanerako deialdia

Larunbatean, hilak 20, ekingo diogu 10:00etan herriko plazaren eraldaketarako auzolanaren lehen saioari. Aurrez, gaur bertan, 19:00etan plazan bilera bat egingo da ideia ezberdinak bildu eta proposamenak jasotzeko. Hurrengo hilabeteetan izango diren lanen oinarria izango da larunbatekoa, baita Zaldibiako plaza berria bihurtuko denaren abiapuntua ere. Informazio gehiago, jarraian. 


Gehiago
15API2024

Herriarteko dantzari gazteen topaketa

Larunbat honetan, hilak 20, arratsaldeko 19:00etan herriarteko dantzari gazteen emanaldia izango da Resti pilotalekuan. Anitz (Anoeta), Amets Bide (Ordizia) eta Iztueta dantza taldeetako dantzariek parte hartuko dute. Animatu!


Gehiago
15API2024

Irekita dago Udako Jardueretan izena emateko epea

Aurten Zaldibiako Udako Jarduerak uztailaren 1etik 19ra bitartean izango dira. Alde batetik HH2 eta LH6 maila arteko ikasleek parte hartu dezakete, eta bestetik DBH 1, 2 eta 3. mailakoek. Baterako zein besterako izen-ematea zabalik dago apirilaren 26ra arte. Jarraian informazioa.


Gehiago
15API2024

AISIALDI EREDUA EZBAIAN

Azken hilabeteetan aisialdiaren inguruan emandako eztabaiden eta kanpainaren inguruko azalpena emateko irakurketa plazaratzen dugu.

AURKI BERRI GEHIAGO!


Gehiago
12API2024

Ateak Ireki 2024

Euskal Diasporarekin harremanak indartu nahi dituzu? Bueltan da “Ateak Ireki”, eta bueltan da Goierriko familientzat Estatu Batuetako euskal gazte bat etxean hartzeko aukera. Ekainaren 22tik uztailaren 14ra, hiru asteko egonaldia eta kultura trukea egitera etorriko dira diasporako euskaldunak. Izen-ematea zabalik maiatzaren 5a arte. Informazio guztia, jarraian.


Gehiago
12API2024

Lh 5 eta 6. mailatako ikasleak Zubitako errota bisitatzen egon gara

Eskola Agenda 2030 programaren barruan erroten gaia lantzen ari gara eskolan. Hori dela eta 3. zikloko ikasleak Zubitako errotan egon gara eta Otoren azalpenak jaso ditugu.
Gehiago