Heteropterus|Gipuzkoako Entomologia Elkartea.Asociación Gipuzkoana Entomología

Web Name: Heteropterus|Gipuzkoako Entomologia Elkartea.Asociación Gipuzkoana Entomología

WebSite: http://www.heteropterus.org

ID:101977

Keywords:

Entomologia,Gipuzkoako,Heteropterus,

Description:

BAZKIDE EGIN Bidaliguzu zure email-a eta harremanetan jarriko gara zurekin.Eskerrik asko zure konfidantzagatik. OHARRA: Heteropterus-ek eta beste inork ezin erabil dezakeen datu-base batean gordeko dira zure datuak. Aurkezpena Gure izena Joan den mendearen bukaera aldera, Gipuzkoako lagun batzuk elkartzen hasi ziren intsektuenganako zaletasunak eta grinak bultzatuta. Harik eta 1999an Gipuzkoako Entomologia Elkartea sortzea erabaki zuten arte. Gaur egun, logikoa denez, bazkideetako batzuk baino ez dira gipuzkoarrak, baina elkartearen izenak berdin dirau, haren jatorriari eta jarduera gehienen muinari lotuta. Irabazi-asmorik gabeko elkartea da gurea, hastapenetako lagun-taldetxo horren nahiak eta kezkak helburutzat dituena: Gure inguruneko entomofaunaren ikerkuntza. Ezagutza entomologikoen zabalkundea. Bi aldizkari argitaratzen ditugu, biak seihilabetekariak direnak orain. Izan ere, hauek dira Elkartearen bizitza eta helburuak adierazi nahiz bideratzeko modu nagusia: Heteropterus Rev. Entomol., 2001etik aurrera, zientifikoa. Heteropterus, 2000tik aurrera, dibulgaziokoa. Elkarterako izen labur bat bilatzerakoan, Heteropterus lepidoptero-generokoa aukeratu genuen. Alde batetik, atsegina da hitzaren musika eta intsektu-ordena askoren antza dauka. Beste alde batetik, Heteropterus morpheus hesperidoaren banaketa iberiarra Kantauri aldekoa da batez ere, eta “geure-geuretzat” hartzeko modukoa beraz. Gainera, tximeleta honen hegoen kolorazioa penintsularen eremu hezearen Naturaren metaforatzat jo liteke, ageriko uniformetasunaren atzean ezkutuko ezusteak gordetzen baititu... Argitalpenak Heteropterus Heteropterus entomologiari buruzko dibulgazioko aldizkaria da, Elkartearen jardueren eta bizitzaren inguruko albisteak ere dakartzana (oharrak, kronikak, etab.). Sei hilabetean behin argitaratzen da. Bazkide guztiei banatzen zaie, eta dohainik bidaltzen da baita ere Gipuzkoa osoko ikastetxeetara eta eskatzen duen edozein udaletxe, kulturetxe edo elkartetara. Hori dela eta, adin guztietakoei zuzendutako hizkera irakurterraza erabiltzen da. Argitaratutako zenbakiak Heteropterus Rev. Entomol. Heteropterus Revista de Entomología (laburdura: Heteropterus Rev. Entomol.) (ISSN: 1579-0681) zientzi aldizkaria da eta entomologia-jakintzarako (zentzu zabalean) ekarpen originalak diren artikuluak eta oharrak argitaratzen ditu, mendebaldeko Eskualde Paleartikokoei lehentasuna emanez. Sei hilabetean behin argitaratzen da. Bazkide guztiei banatzen zaie eta mundu osoko ehun bat aldizkarirekin trukatzen da. Argitaratutako zenbakiak Egileentzako oharrak (pdf) Argitalpenari buruzko informazioa (pdf) Taxon. & Nomen. Trukaketak Heteropterus Rev. Entomol. irekita dago aldizkari-truke berrietara. Gogoz hartuko ditugu proposamenak.kontaktua

TAGS:Entomologia Gipuzkoako Heteropterus 

<<< Thank you for your visit >>>

Gure inguruneko entomofaunaren ikerkuntza eta ezagutza entomologikoen zabalkundea

Websites to related :
Print Publications | The Art Ins

  Open today 10–11 a.m. members | 11 a.m.–6 p.m. public.Learn more. Material Meanings: Selections from the Constance R. Caplan Collection Authors

RodneyChrisman.com

  Attached is a recording of a Liberty Law School convocation message that I did on some of the things that God has taught me through the suffering He h

Transportation Management Softwa

  Facing Tomorrow’s Logistics Challenges with Actionable IntelligenceOur Solutions Request DemoTransplace TMS Advanced TechnologyOur state of the art p

Author Robert J. Sawyer: Hugo, N

  "You can call this alternate history or alternate astrophysics (or both). Whatever term you choose, it's a terrific story." EricFlint, author of1632Qu

sUAS News - The Business of Dron

  ASTRA UTM and AirMarket to further enhance UTM collaborationUTM Press - 1 November 2020 With the final selection of their group to conduct the RTM*​

Alfred Place Baptist Church

  Our plan is that in the not too distant future we will be able to begin welcoming people back to the church-building. Alfred Place Baptist Church (AP)

People behind Swiss Innovation

  People behind Swiss InnovationThe Inno-Swiss platform is dedicated to boostSwiss innovation and the people behind Online Scale Up Bootcamps connect

CSC - Initial Home Page

  The Cumbria Soaring Club makes no guarantee of the accuracy of any content of this website, which includes content published without editorial control

Droncentrum

  Australská pošta začala testovat doručování dronem Před měsícem jsme psali o plánech Australské pošty pro doručování dronem. Věci se v

F-16.net - The ultimate F-16, F-

  Always remember: the aircraft you are flying is most probably built by the lowest bidder.-- Unknown This was the first F-16 to be delivered to the Be

ads

Hot Websites